Gobernua edo desgobernua ?? Proposamenak edo argazki hutsak ???


Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputatu nagusiek iragarri dute ez direla joango datorren astelehenerako Eusko Jaurlaritzak egoera ekonomikoa aztertzeko deitu duen bilerara.

Eneko Goia Gipuzkoako Diputazioko bozeramaileak adierazi duenez, "behar denerako" prest daude "elkarlanean aritzeko, baina beti erakundeen arteko errespetutik eta ez inoren pean".

Bilerara joateko deia Eusko Jaurlaritzako sailburu baten bidez jaso dutela esan du. "Deialdia lehendakariak egiten duenean ahaldun nagusia joaten da, baina deialdia sailburu batek egiten badu, Aldundiko ordezkari bat joan ohi da", azpimarratu du.

Bestalde, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia ere, ez da astelehenean Eusko Jaurlaritzak deitu duen batzarrera joango, eta bere ordezkari gisa, Ogasun saileko diputatua joango da. Bilbaok esan du proposamena "baikorra" dela baina ohartarazi du eguneko gai bezala ezarri dituzten gai gehienak garatzea oso zaila izango dela zerga bilketak amaitzeko epeak bete arte itxaron behar delako.

Bada, horixe Jose Luis Bilbaok atzo Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak deitu zuen batzarrari emandako erantzuna. Batzar horren helburua, krisialdi ekonomikoa aztertzea izango da.

Bilbaok berretsi duenez, proposamena "baikorra" da, batez ere, "herrialdeak bizi duen egoera ekonomiko konplexua ikusita". Hala ere, esan du "zaila" dela "batzar batean erabaki sendoak hartzea aldez aurretik, batzar horretara joango diren horien agendak bateratzen ez badira".

Gauzak horrela, adierazi du "aurkeztu duten erakundeen goi-bilera" batetan, beharrezkoa izan beharko litzatekeela hiru ahaldun nagusiak, Eudeleko presidentea eta Euskadiko lehendakaria" egotea. Gainera, gogoratu du dagoneko hiru ahaldun nagusiek eskatu dizkiotela banakako batzarrak lehendakariari.

Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiak ere, hurrengo astelehenerako deitu duten batzarrera joango ez dela iragarri du baina esan du "agenda kontuengatik" dela. Hala ere, "egoera ekonomikoa kontutan hartuta" proposamena "positiboa" dela esan du.

Komunikatu baten bitartez, Agirrek esan du ez dela batzarrera joango, izan ere, aldez aurretik batzarrera joan behar direnen agendak bateratu ezean, oso zaila delako eta berretsi du honelako batzar batetan "lehendakariak egon beharko lukeela". Azken adierazpen hau, Agirrek ez ezik, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiek ere egin dute.

BBK Live hasi da

Eta talde guztien artean Asian Dub Foundation ikusi nahi dut bereziki. Orain dela urte batzuk Bilbon egon ziren eta ikusteko aukera izan nuen, ea larunbatean.

Gorbea



Larunbatean Gorbeiara joan ginen. Zergatik ??? Bakoitzak jakingo du zergatik egin zuen; nik argi eta garbi daukat zein izan zen arrazoia. Nire aberriak merezi duelako, eta EBBko presidenteak esan zuen bezala: ez ginen inoren kontra joan. Euzkotarrak garela aldarrikatuz hasi ginen Pagomakurren, maite dugun gurutzera iritsi arte.

Gogorra ?? Bai, nik neuk ez dut kontrakorik esango. Baina pozik, lagunak ikusten bidean zehar.

Gailurrean beste alderdikide eta lagun batzuekin egon ginen solasaldian. Argazkietan ikus dezakezue eguraldia ona ona izan ez zela.



Han egon ginen abertzaleak, jeltzaleak, ... herri honen duintasuna zaintzeko, Gorbeian bizitza emanda esfortzu gorena egin zuten gudariak oroituz. Duintasuna, bai. Herri honek duintasuna merezi eta behar duela aldarrikatuz, herri honek erabakitzeko eskubidea daukala esateko asmoarekin, ... Gazteak, helduak, ... baina guztiok euzkotarrak.




Konpromisoarekin irten ginen etxetik eta konpromiso hori berretsi genuen, non eta Gorbeian.

GORA EUZKADI ASKATUTA !!!!

Goazen mendirik mendi
Euzkotar gazteak,
Goazen aldapaz gora
Mendigoizaldeak.
Aixe osasuntsuaz
Bizitza indartzera,
Aberri guztiari, agur egitera.

Bideo interesgarria

Hemen, Euzkadin, manipulazioa zer den dakigulako.

Burua erabili !!

P.S.: Eta ez nator bat era honetan egindako bideoekin.

Beti Mugan: Mugak gugan daude

Urkullu; “Ertzaintzaren ibilbidearekin harro gaude”


Euzko Alderdi Jeltzalearen EBBren lehendakari den Iñigo Urkulluk, Juan Lasa, Juan Mari Atutxa eta Javier Balza Herrizaingo Sailburuekin batera, Sabin Etxean burutu duen prentsaurrekoan, azken hiru hamarkadetan Ertzaintzak burutu duen lana goraipatu eta Segurtasun Gorputz osoari laguntasuna adierazi dio.

Urkulluk "Ertzaintzak bere sorkuntzatik izan duen ibilbidea eta eman duen zerbitzua aldarrikatu eta eskertu" du eta, horrekin batera, "EAJ-PNVk Erakunde honekiko duen adiskidetasuna eta babesa" adierazi du. "Orain eta gero, Ertzaintza izan eta izango delako Polizia Integrala, eta Euskadiko Autonomi Erkidegoan bera delako banakako eta talde segurtasunerako arduradunik gorena".

"Hitz hauekin Ertzaintza guztien lana omendu nahi dugu. Beren lan, ahalegin eta esfortzuarekin erakutsi dute polizia gizalegezko eta demokratikoa dela. Azken bi asteotan ikusi dugu egoera ezberdinetan modu batean edo bestean polizia talde honen eta bere arduradunen egitekoa auzitan jarri dela. Horren aurrean EAJ alderdiak ertzaintza bakoitzari, banan-banan adierazi nahi diogu gure eskerrik beroena, Euskadiko Autonomi Erkidegoaren lur honetan erroak dituen polizia demokratikoa izan delako; hor egon delako, Euskadiko hiritarron segurtasunaren alde egiten; beti, Zuzenbidezko Estatuari eta Euskal Autogobernuari zor zaion errespetutik abiatuta" gaineratu du.

La mano tendida


Baina post honek eskeiniko diot bereziki Xabier Lapitzeri.

Eta gazteleraz esaten den bezala: mas vale una imagen que mil palabras.

Ezin dut ezer esan.

Piper potorik ez !!!

ETA kanpora


ETAk polizia bat hil du Arrigorriagan.

Espainiako polizia bat hil dute haren autoa leherrarazita Arrigorriagan, bertako alkateak baieztatu duenez.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, eztanda 09:05ean jazo da, Abusuko Santa Isabel kalean.

Leherketak beste ibilgailu batzuetan ere egin ditu kalteak. Anbulantziak eta suhiltzaileak bertaratu dira atentatuaren tokira.


Ez dakit zer esan.

Bakea behar dugu !!!!

Lotsagabekeriari buruz


Eta gehiagorik ezin da esan. Atzo Idoia Mendiak, lehenengo aldiz, hedabideen aurrean Francisco Lopezen Gobernuak hartutako proposamenak eta ekimenak azaldu zituen. Gobernu honen asmoa Bakerako Hezkuntza Plana aldatzea da; non dago "la mano tendida" ??? PsoEk ez dauka gehiengo absolutoa, edo bai ??? Nire ustez, PPrekin daukan ituna sendoa da eta legealdi osoan adibideak ikusiko ditugu.

Mendia andrea bozeramailea dela esan zigun Francisco Lopezek. Bozeramailea ??? Bai, gezurra ordezkatzen duenez bozeramailea da, GEZURRAREN BOZERAMAILEA. Goizean, aipatutako agertzean, dibisak erosteko operazio batek museoan utzitako defizita estaltzeko ez ohiko ekarpen bat zela aditzera eman zuen Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaleak.

Arratsaldean,sei milioi euroak artelanak erosteko direla zehaztu zuen Eusko Jaurlaritzak. Gainera Idoia Mendia beste lorategi batean sartu zuen. Eta ni Guggenheim Museoan arduraduna izanez gero, Epaitegietatik pasatuko nintzateke. Gazteleraz esaten den bezala: MIENTE QUE ALGO QUEDA.

Gezurrak, gezurrak eta gezurrak. Kanpainan Francisco Lopezek gezurra erabili zuen. Bere gobernuak gezurra erabiltzen du. Noiz arte ???

Francisco Lopezen Gobernuak egindako adierazpenei berehala erantzun die Bizkaiko Foru Aldundiak eta diru ekarpen horiek artelanak erosteko direla esan du eta ez "inolako zulorik" estaltzeko. Gutxi geroago Jaurlaritzak Mendiaren hitzak zehaztu ditu eta diru hori 7,5 milioi euroko defizita estaltzeko ez dela azpimarratu du, artelanak erosteko baizik. Zehaztu ??? Francisco Lopezek eskeini behar digu Mendiaren burua; bozeramaile baten hanka sartzerik nagusienetariko bat hau izan daiteke, eta Mendiak dimisioa aurkezten ez badu, Lopezek Gobernutik kanpo bota behar du Mendia.

Baina atzoko lotsagabekeria ez zen bukatu Idoia Mendiarekin. Atzo Ares eta Rubalcaba bildu ziren, Guardia Zaibilak eta Poliziak ETAri buruz Frantzian lortutako informazioa helaraziko diotela Ertzaintzari ministroak eta sailburuak adostutakoaren arabera.



Zenbat urtetan zehar Atutxa eta Balza informazio hori lortzen saiatu ziren ??? Eta erantzuna ??? EZEZT. Atzo argi eta garbi erakutsi ziguten PsoEko kideek politikoki zigorra jasan zuela Ertzaintzak. Politikoki bai, haien helburua beti izan Gobernua kontrolatzea, eta Gobernuarekin batera Ertzaintza. Bitartean ertzaina guztiek kriston lana egin dute herri honen alde.

Baina EAJk Ertzaintzaren zuzendaritza eramana zuenez, Ertzaintzaren kontrako irainak irakurtzen genituen behin eta berriro Espainiako hedabideetan: "miran para otro lado", "ver con buenos ojos", "no hacen nada", "reciben instrucciones de no actuar", ... Horiek izan ziren esaldiak.

Zorionez, herria ez da itsua-gorra-leloa eta Udal eta Foru Hauteskundeetan osenki esango du gezurrak onartzen ez dituela.