2011/09/21

Egia esan beharra

Atzo Eusko Jaurlaritzako bozeramaleak Bizkaiko Foru Aldundiari egia esatea exijitu zion. Nork eta berak !!!! Orain dela aste batzuk Grupo Noticiasek Kultura Sailak eskatu zuen txostena argitaratu zuenean Idoia Mendia hedabide aurrean agertu zen gezurra zela azaltzeko asmoarekin. Hurrengo egunean Blanca Urgellek egia zela aitortu zuen.

Nork dio gezurra ??? Zu zeu, Mendia anderea, zeu zara gezurtia.

Politikan denak ez du balio, baina badirudi printzipio hori ezagutzen ez duzula.

Adierazpen hauek ez dira berriak zure prentsaurrekoetan. Beti besteen arazoak dira, zuk arraozia beti daukazulako. Zure alderdiak ez du gezurrak botatzen, zure lehendakariak ere ez.

Hemen daukazu bideo bat. Ea zer diozu.



Nor da gezurtia ??? Zu zeu txostenak ukatzen dituzunean, Alderdi Sozialista Hauteskunde kanpainetan, ... Adibideak mila.

Horregatik, zure dimisioa aurkeztu behar duzu. Hiritarrok zure jarrea merezi ez dugulako.