2010/08/02

Euskal diaspora eta errespetua


Boisen Jaialdia ospatzen ari denean nire iritzia adierazi nahi dut. Orain dela urte bi Argentinan eta Uruguayen egon nintzen hitzaldi batzuk emoteko asmoarekin, bigarren aldiz egon nintzen hango euzkotarrek egiten duten lana ikusten. Garai hartan Francisco Lopez eta bere lagunak kontran egon ziren Eusko Jaurlaritzak mantentzen zuen lanarekin.


Aurten haiek aldatu dute jarrera. AEBn Francisco Lopezek euskararekiko lana goraipatu du eta hango euzkotarrei euskara sustatzea eskatu die. Benetan ez dut ulertzen, han sustatu behar da baina hemengo politikak kontuan hartuz euskarari buruzko politikak murriztu dituzte PsoEk eta PPk. Aurrekontuetan murrizketak eta kopuruaren aldetik, ez diru mailan baizik eta zenbat ekimen garatzen duten, ere murriztu dute eginbeharra.


Han eskatu eta hemen ez dute ezer egiten. Eta eginez gero, egin duena erasotzeko prest daude.


Diasporak egiten duen beharra garrantzitsua da. Euskal nortasuna beste herri batzuetan ezagutarazteko, gure ohiturak eta folklorea bizirik irauntzeko. Batzuek ez dute ezagutu Euzkadi aurrez aurre. Baina beti presente izan dute gure (guztion) herria.


Propaganda izan da? Zergatik hau da ona eta beste gobernuek egin dutena ez da ona izan? Francisco, Francisco, ... “la paja en el ojo ajeno”.


Googleen egon zara. Ondo, baina zer egiten? Azaldu duzuna ezin da bete Euzkadin, aipatutako proiektuak AEBn bakarrik garatzen direlako. Twitteren egon zara, “favores debidos”?


Lopez eta PsoE, biak batera. Al dakizue Boiseko Memorial adierazpena onartua izan zela? Adierazpen horretan Euzkadik bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea daukala aldarrikatzen da, prest al zaudete hori errespetatzeko? Ez du balio diasporak egiten duen lanarekin bat zaudetela esatea, kontuan hartzen ez baduzue eta tresnak martxan jartzen ez badituzue diasporak daukan nahia bete ahal izateko.


Diasporak ez du tratu hori merezu, ez AEBn ezta Argentinan ezta Australian ezta ... ere.


Bakea eta independentzia

1 comentarios:

Gorka dijo...

Euskal Musika Gustatzen bazaizue, gomendatzen dut Ibaimusic webgunea. Ibaimusic ekimena aukera aitzindaria da euskal musika munduan euskal diskoak edo euskal kantu solteak internetez eta legepean erosteko. Kalitate maila gorenaz (MP3 edo FLAC), erositakoa zeure ordenadorera ekar dezakezu, erabat legalki, eskubideak ordaindutako prezioaren barnean baitaude. Etxetik mugitu gabe!

http://www.ibaimusic.com