
ETAri esker su etena galdu dugu. Hau da nire iritzia, badakit beste batzuk bat ez datozela edota zatoztela, baina gertaerak kontuan hartuz ondorio hori bidezkoa dela uste dut. ETAk eta Batasunak EAJ erruduna dela azaldu dute, gauza berria al da ??? Ez, ETA eta Batasunaren ikuspuntuan EAJ garaile izan baita.
Beti bezala, ETAren adierazpenean ez dago inolako barne hausnarketarik, baina gauza bat kuriosoa egin zait, Alderdi Popularraren desagerpena. Horrek zer esan nahi du ??? ETAren ustez Alderdi Popularraren izateak zereginik ez daukala Euzkadiren bizitzan, hau egia izan daiteke. Baina hori ez dago ondo azalduta, zeren alderdi horren jarrerak eraginak sortzen baititu gure herrian.
Esperantza eta ilusioa behar dugu, bakea lortu ahal izateko bidean jeltzaleok egongo gara eta ziur nago gurekin batera euzkotarron gehienengo zatia dagoela. Uste dut hauteskundeetan ETAk eta Batasunak (EAErekin batera) egin duten iruzurrari buruz hitz egitea beste testu bat pena merezi duela.
Bitartean, gu bake bidetik egongo gara eta ETAk nahi badu han topako gara euzkotarron herria egunero eraikitzeko. Deabruarekin hitz egin behar baldin bada, ba hitz egingo dugu (hau ez da izango beste gauza berri bat), hitzarmen politikoak beharrezkoak dira baina bakea ere. Hiritarrik gabeko herria ez dugu behar, guztion iritzia (GUZTIONA) entzun eta errespetatu behar dugu, ea lortzen badugu.
BAKEA TA INDEPENDENTZIA
GORA EUZKADI ASKATUTA
GORA EUZKO ALDERDI JELTZALEA
EAJ-PNV abre la legislatura europea 16/07/2009
Hace 2 horas


0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada