
Atzo hiritar talde batek beste manifestaldi bat konbokatu eban, hau ez da berria, ezta ?? Baie, kuriosoa da zelan konbokatu eben. Hiritar anonimoak dira, baie batzuk konpartsa batzuetako partaideak dire, Kaskagorri, Altza Porrue, Txorri Barrote adibidez. Bitartean beste elkarte batzuk eta beste konpartsa batzuk aurrera eroaten dabez Bilboko jaiak; ikusi dogu beste batzuk jaiak zer dizen ez dakitela, pasa den urtean be bai, baie gaur egungo egoera politikoak lasaitasune eskatzen dau ta Euzkadiko hiritarrok pakea ta normalkuntza politikoa gure dogu, ta hori lortzeko urtean zehar behar egin behar da, ta ez manifestaldietan.
Aitatu gure dot Gogorregi Konpartsa. Konpartsa honek Konpartsen Federakundea utzi eban pasa den urtean, irainak jaso ebazan baie aurrera doa. Ta adibidez aurten onartu daben proposamen bet azalduko dot. Argentinan beharrezkoak dizen proiektuak eiteko lortu dabezen emaitzen %1a emongo deutsete hango euzkotarrei. Ta pentsetan dot hori konpartsa guztien helburua izan behar dala. Tamalez adibide hau bakarra da. Hemetik zoriondu gure dodaz Gogorregi Konpartsa eta parte hartzen daben guztiak, gogorra da aste osoan behar eitea, badakit, baie behar dogu Gogorregi, jaiak gozatzeko beste modu bet proposatzen eta eskeintzen deuskuzuelako.
Jaietan jai !!!!!!


0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada